Final hau ez da ohikoa

Altuna III.a eta Jaka ariko dira igandeko finalean. Duela 65 urte jokatu zuten azkenekoz finala bi gipuzkoarrek: Soroa II.ak eta Arriaran II.ak

Aitor Manterola Garate.
2020ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Tokitan daude 1955 urtea etaArriaran II.a eta Soroa II.a aurrez aurre jarri zituen final handia, urte hartan jokatua. Arrasatekoa zen Joxe Arriaran Aranburu, eta Elduaingoa Miguel Soroa Goitia. Biak gipuzkoarrak, beraz. Halaxe dira Jokin Altuna eta Erik Jaka ere, eta duela 65 urtetik gertatzen ez dena gauzatzea lortu dute Banakako Txapelketan: Gipuzkoako bi pilotari izatea aurrez aurre. Oraingo hau ez da Eibarren izango, Bilboko Bizkaia pilotalekuan baizik, eta batek daki galtzailea hamahiru tantoan geratuko ote den, orduko hartan Soroa geratu zen bezala.

Datorren igandean jakingo da hori, 17:00etan hasiko den jaialdiaren barruko bigarren partidan. Duela sei hamarkada eta erdi, pilotaren egun handi hartan, zaleak egon ziren harmailetan. Horrelakoak izaten direlako buruzko buruko finalen egunak; oraingoan, ezingo da, pandemia egoera tarteko.

Historian hainbeste urte atzera egin ahal izateko ezinbesteko aurreneko baldintza Jakak jarri bazuen ere larunbatean finalerdietako batean Danel Elezkanori irabazita, bigarrengoa herenegun ipini zuen Altuna III.ak, non eta Eibarren: Dario menderatu zuen (22-15). Horrenbestez, bi gipuzkoarren arteko finala ez ezik, eskualde bereko —Tolosaldea— bi pilotariren artekoa ere izango da, Lizartzakoa izanik Jaka, eta Amezketakoa Altuna. Bi lagun minen artekoa ere izango da.

Hala izango zela ematen zuen igandeko finalerdia jokatu aurretik ere, Altuna zelako faborito argia Dariori irabazteko. Baina majo kosta zitzaion aurreikuspenak betetzea aurrelariari. Partidako azkeneko zatian hautsi zuen aurkaria, estrategia aldatu eta pilota atzera eta atzera jotzen hasi zenean. Ordura arteko jokoan, aurreragoko koadroetan jokatutakoan, Dario gai izan zen Altuna estutzeko ez ezik, baita aurretik ibiltzeko ere. Garbi utzi zuen ez zela ezuste ikaragarria izan Iker Irribarria txapelduna kanpoan utzi izana aurreko kanporaketan. Buruz burukorako gaia baduela erakutsi zuen, eta badu erronka datorren urterako.

Promoziokoa, larunbatean

Bigarren Mailako Txapelketakofinala ere asteburuan izango da: larunbatean Tolosan (17:35). Aitor Elordi eta Axier Arteaga ariko dira txapelaren bila. Herenegun, Elordik 22-15 irabazi zion Egigureni, Eibarko Astelena pilotalekuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.