'Western Basque Festival'

1959ko jaialdia. Dantzariak.
2021eko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Eta zioen jaialdiaren ondoren publikatutako lau orrialdeko aldizkari oroigarrizkoak, dena argazkiz gainezka, aurkezpen testuño batekin: «'Nire euskal odola kantuan ari zait zainetan barna!'. Horixe espainiar enbaxadore Jose Maria de Areilzak ikusi eta aditu zuena laburtzeko modua: dantzariak jira eta bira, gorri-beltzezko jantzien zipristinak, txistuaren hotsa, akordeoiaren musika, ardo beltza zahatotik edaten, irrintziak, kantuak, eta jende biltze zoriontsuak. Horixe izan da Western Basque Festival-aren historia. Haren aitzakian, hamasei estatutatik, gehiagotatik ere, etorritako 5.000 lagun bildu ziren Reno eta Sparkseko hiri bikietan ekainaren 6 eta 7an. Bi eguneko jai hau euskaldunek, euren familiak eta lagunak barne, mendebaldean inoiz gauzatu duten biltzerik handiena izan da. Batzorde antolatzaileak, zeina Nevada mendebaldeko euskaldunek eta euren ondorengoek osatu baitute, honelaxe deskribatu du gertaria: 'Gure aurreikuspen guztiak gainditu ditu'. Oraingo asmoa da jaialdia bi urte barru berriz egitea, hau da, 1961ean (...)»

Asmoa ez zen gauzatu. Esate baterako, 1960an Dick eta Flora Gravesek 3,75 milioi dolarretan saldu zioten jaialdiaren toki The Nugget euren eskuin esku John Ascuagari. Zer zela-eta saldu zuten kasinoa Dick Gravesi galdetu ziotenean, honen erantzuna: «Ez dut hilerriko gizonik aberatsena izan nahi».

Egiaz eta begiaz, 1959ko lehen jaialdi erraldoi hura ez zen handik bi urtera egin. Planak ez ziren bete. Handik hogeita hamar urtera Peter Echeverriari galdetu, zer zela-eta ez zen jaialdia handik bi urtera egin, aurreikusi bezala, hark: «Hegatu nahi, hegorik ez».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.