Etapa ehiztariak erne, Alpeetara iritsi aurretik

2019ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Frantziako Tourrak Alpetara joateko norabidea hartu du, eta gaur 200 kilometroko etapa bat jokatuko da Nimes eta Gap artean. Tarteko etapa horietako bat da, gorabehera asko eta laugarren eta hirugarren mailako mendateekin. Hirugarren mailakoa Sentinelle da, 5,2 kilometro luze eta %5,4ko pendizduna. Helmugatik hamar kilometrora dago, nahikoa esprinterrak jokoz kanpo uzteko. Etaparen profila ikusita, ihesaldirako ezin aproposagoa dirudi. Deigarria da, halaber, atzo hainbat etapa ehiztarik galdu zuten denbora: Thomas De Gendtek, Pello Bilbaok... Eguna lasai antzean hartu zuten, ziur asko, indarrak gordetzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.