Gaur erabakiko aurtengo Tourra, Val Thorensen

2019ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Luizi batengatik atzo etapa bertan behera geratu eta gero, ikusmin handia sortu du gaurkoak. Izan ere, gaur geratuko da erabakita lasterketa, bihar liderrak Pariserako bidea egingo baitu elastiko horiarekin. Gaurko etapan badute non min egin podiumeko hiru eskaileretan egoteko borrokan dauden txirrindulariek. 130 kilometroko lana egin behar dute, Albertville eta Val Thorens artean. Ibilbidean hiru mendate igo beharko dituzte: lehen mailako Cormet de Roselend (19, 9 km eta %6ko pendiza), bigarreneko Longefoy (6,6 km eta %6,5ekoa) eta, azkena, maila bereziko Val Thorens (33,4 km eta %5,5ekoa)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.