Koronabirusa

Azken orduetan 23 pertsona hil dira koronabirusak jota

2020ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Koronabirusaren ondorioz hildakoen kopuruak behera egiten jarraitzen du, oso astiro bada ere: atzo emandako datuen arabera, 23 izan dira azken orduetan hildakoak, bezperan baino bi gutxiago.

Kutsatutakoen datuei dagokienez, igoera txiki bat egon da, eta 639 positibo detektatu dituzte, bezperan baino 27 gehiago. Gasteizekda oraindik COVID-19a gehien pairatzen ari den hiriburua: orotara, 3.310 positibo zenbatu dituzte pandemia hasi zenetik. Bilbo gertu dago, 3.066 positiborekin, eta udalerri kaltetuenetan hirugarrena Barakaldo da (Bizkaia), 833 positiborekin.

Erietxeetan, egoera hobetu egin da, eta ospitaleratu gutxiago daude; ZIUetan ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.