NEURRI NAGUSIAK

2019ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Ikasleak onartzea. Ikasleen onartzea arautuko duen dekretua sortzea, egun dauden baliabideak era egokiagoan erabilita. Esaterako, aurretiko praktika egokiak hartuko dira kontuan.

Eskaintzaren programazioa. Ikastetxeen eskaintzaren programazioa hobetuko da. Horretarako, eskaintzan zein ikasleen onartzean praktika onak dituzten eskolak hartuko dira kontuan.

Erreserbatutako tokiak. Berariazko beharrak dituzten ikasleentzako erreserbatutako tokiak bermatuko dira. Horretarako, adibidez, protokolo bat eratuko dute diru publikoarekin finantzatutako ikastetxeetan.

Tokian tokiko akordioak. Ikasleak era orekatuan eskolatzeko, eragileen arteko akordioak egingo dira eskola bat baino gehiago dauden herrietan.

Familiei informazio egokia. Hezkuntza proiektuak ezagutzeko informazio guztia emango zaie familiei, eta sare publikoaren kalitatearen pertzepzioa indartuko da. Adibidez, sentsibilizazio kanpainak egingo dituzte.

Doako hezkuntzaren alde, finantzaketa. Ezberdintasuna dago eskolen arteko kuotetan, eta hori gainditzea izango da helburua. Besteak beste, berariazko beharrak dituzten familiei diru laguntza handiagoa emango diete.

Hezkuntza proiektuak. Eskola segregazioaren aurkako borroka erdian kokatuko dute. Hori gainditzeko asmoz, hezkuntza proiektuak sortu eta martxan jarriko dituzte.

Bigarren Hezkuntzarako saltoa. Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzarako jauzia bermatuko zaie berariazko beharrak dituzten ikasleei. Horretarako, eskolen eta institutuen arteko elkarlana bultzatuko dute.

Babes neurriak. Desabantailan dauden eskolei baliabideak emango zaizkie. Adibidez, eraikinak konponduko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.