Euska Herriko Itzulia atzeratu egin dute

2020ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Euskal Herriko Itzulia ezingo da apirilaren 6tik 11ra jokatu, koronabirusaren krisia dela eta. Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) eskatu du ez egiteko probarik arrisku tokietan, eta, hala, lasterketa atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Egunik ez dute jarri oraindik, baina aurten joka dadila eskatuko diote UCIri.

Ohar bidez adierazi dutenez, «ahal zen guztia» egin dute Itzulia aurreikusitako egunetan joka zedin. «Egoeraren larritasuna» ikusirik, ordea, uste dute lasterketa atzeratzea dela erabakirik «arduratsuena». Halaber, datorren urteko aldia apirilaren 5etik 11ra jokatuko dela jakinarazi zuten.

Dagoeneko World Tourreko 11 proba gelditu dira bertan behera koronabirusaren ondorioz; besteak beste, Strade Bianche, Tirreno Adriatico, Milan-San Remo, Kataluniako Volta, Flandriako Tourra eta Itzulia bera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.