ERREAKZIOAK

2014ko urriaren 18a
00:00
Entzun
«Pozik gaude; zoratzen.11 urtean gorriak ikusi ditugu. Bueltaka lehen egunetik, libratu zirelakoan gero... Luze egin dira. Malko asko. Gaur ere irten dira batzuk, baina pozez».

Inaxio Uria

Iñaki Uria auzipetu ohiaren aita

«Aberasgarria izan zen taldea kohesionatzeko eta proiektuak heldutasuna izateko. Auzipetuek asko sufritu dute, baina bihur dadila baikortasun; lan asko dugu egiteko».

Xabier Lekuona

'Egunkaria'-ko zuzendariorde ohia

«Inputatuen eta euskal gizartearen pozarekin gelditzen naiz. Euskal Herriak garaipen bat lortu du, nahiz eta erasoak bortitzak izan eta kostu pertsonalak handiak».

Martin Garitano

Gipuzkoako ahaldun nagusia

« Bere garaian, hemen, bultzada politikoa izan zuen auzi bat zabaldu zuten. Dena libre zen, eta axioma bat martxan jarri zuten: dena ETA da. Sarraskia eragin zuten».

Joseba Egibar

EAJko GBBko presidentea

«Euskarak jasan dituen jipoirik handienetako bat izan zen, baina pozgarria izan zen euskal gizarteak emandako erantzuna. Hau ezin da ahaztu, berriro gerta ez dadin».

Mertxe Mugika

AEK-ko koordinatzaile nagusia

«Sekula gertatu behar ez zuen baldarkeria bat gertatu zen, eta, sekula gertatu behar ez zuenez, kostatuta iritsi da bukaerara. Hau nozitu zutenei zorionak emateko eguna da».

Patxi Baztarrika

Eusko Jaurlaritzako HizkuntzPolitikarako sailburuordea

«Ez dezagun ahaztu eta segi dezagun ikertzen eta kontuak eskatzen. Herri honi eginiko eraso bortitza izan da».

Estitxu Eizagirre

'Argia'-ko zuzendaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.