Noiz sortua: 2017-01-22 00:30:00

ARGI ALDIAN

Enbrioiak laborategian, aukerak eta kezkak

Ana Galarraga - Elhuyar Zientzia

2017ko urtarrilak 22

Maiz izan dira teknologiak emandako aukeren, ikuspegi etikoaren eta arau legalen arteko tirabirak, eta horien adibide dira lagundutako ernalketaren historian izandako auziak: in vitro ernalketa, hiru pertsonaren DNA duten enbrioiak… Auzi horien gaineko erabakiak hartu izan dituzte erakunde araugileek, eta haien pean aritzen dira zientzialariak.

Aukera berriak sortzen diren aldiro, ordea, galderak berritzen dira, eta horixe gertatu da orain, ikertzaileak zelula helduetatik obulu eta espermatozoideak sortzeko gai direla erakutsi dutenean.

Oraingoz, saguetan eman dute pauso hori. Japonian egin zuten ikerketa, eta saguen larruazaleko zeluletatik abiatuta, gai izan ziren obuluak sortzeko eta haiek laborategian ernaltzeko. Zehazki, 300 enbrioi sortu zituzten. Enbrioi horiek sagu emeei sartu zizkieten, eta 11 kume jaio ziren. Hau da, enbrioien %3 atera ziren aurrera. Garbi dago teknika dezente findu beharko dutela, gizakietan egitea planteatzerako. Baina batzuk dagoeneko hasiak dira aukera hori aztertzen. Hain zuzen, horri buruzko artikulu bat argitaratu berri du Science Translational Medicine aldizkariak, alde onak eta txarrak aintzat hartuta.

Brown eta Harvard Unibertsitateetako hiru ikertzaile dira egileak, eta, hain ustez, begi-bistakoa da aurrerapen hori onuragarria dela espermatozoideak edo obuluak sortzen ez dituzten pertsonentzat. Horien artean leudeke, besteak beste, kimioterapia jasotzearen ondorioz antzu geratu direnak.

Bestalde, espermatozoideak ez bezala, obuluak lortzea arazo bat da ugalkortasun-kliniketan. Hortaz, haientzat ere irtenbide ona izan daiteke.

Horrez gain, enbrioien ugaritasunak erraztu egingo luke umetokian ezartzeko enbrioi aproposenak aukeratzea eta ume osasuntsuak izatea.

Alderdi etikotik, ordea, zalantzak agertzen dituzte ikertzaileek. Esaterako, enbrioiak nahieran sortzeko arriskua aipatzen dute, baita enbrioiek balioa galtzekoa ere. Eta galdera zailak ere egin dituzte: zer gertatuko litzateke edonoren larruazaleko zelularekin espermatozoideak edo obuluak sortuko balituzte haren baimenik gabe? Zer eskubide izango luke pertsona horrek hortik abiatuta jaiotako haurraren gainean?

Egoera are gehiago bihurritu daiteke: zer gertatuko litzateke nire larruazaleko zelula batetik espermatozoide bat sortu eta harekin nire obulu bat ernalduko banu?

Aukera eta zalantza horiek zientzia-fikziokoak dira oraingoz, baina litekeena da etorkizunean egiazkoak izatea. Ordurako, zalantzak argitzea ez ezik, komenigarria litzateke gizartean adostasuna lortzea. Eztabaida mahai gainean dago.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan COVID-19 gaitzak ez du inor hil du Euskal Herrian, eta hamasei positibo atzeman dituzte PCR probekin. Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Gazte bat Iruñeko igerileku batera sartzen, joan den astean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Bi lagun hil dira eta bertze hogei positibo atzeman dituzte Euskal Herrian

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Detektatutako azken kasuetatik bosna daude Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Baliteke batek lotura izatea Orioko kasuekin

Produktibitatea
Hainbat pertsona Iruñean, maskarak jarrita dituztela. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Nafarroan 10.351 pertsonak pairatu dute gaitza, gobernuaren arabera

Igor Susaeta

Hego Euskal Herrian bost pertsonak eman dute positibo PCR proban. Murgarentzat, orain ez dago «transmisio komunitariorako arriskurik»

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna