JAKINGARRIAK

2020ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Fasez igaro ahal izateko, Espainiako Gobernua txosten bat eskatzen ari zaie autonomia erkidegoei, eta atzo hainbat hedabidek argitaratu zuten bete beharreko dokumentua. Hauek dira eskatutako datuak:
Lurraldearen zehaztapena
Printzipioz erreferentziatzat hartuko den eremua probintzia da, baina txostena beste eremu bati buruz ere osa daiteke: autonomia erkidegoa, eskualdea edo herria, adibidez.
Baieztatutako kasuak
Txostenean hautatutako eremuan izandako kasuak zenbatu behar dira. Berrikuntza da kasu susmagarriak ere adierazi behar direla; helburua da sintomak izan eta diagnostikoa jaso arteko epea zenbatekoa den kontrolatzea.
Oinarrizko zerbitzuak
Oinarrizko zerbitzuak nola indartu dituzten eta indartu ditzaketen adierazi behar dute gobernuek: egindako inbertsioa, dituzten langileak, probak egiteko duten gaitasuna...
ZIUetako oheak
Gutxieneko gaitasun bat zehaztu du Espainiako Osasun Ministerioak: kasuak berriro gehitzen badira, bost eguneko epean 10.000 biztanleko 1,5 eta 2,5 ohe izan behar dituzte prest ZIUetan osasun zerbitzuek.
Material erreserbak
Txostenean zehatz-mehatz idatzi behar da COVID-19ari aurre egiteko zenbat material dagoen lurralde bakoitzean: medikamentuak, norbera babesteko materiala eta PCR probak, besteak beste.
Harremanen identifikazioa
Zenbakiz adierazi behar da «harreman estuak» identifikatu eta jarraitzeko gaitasuna. Positibo emandakoen inguruko zenbati egiten zaie jarraipena? Nola? Zein da emaitza?
Zahar etxeak
Gobernuek astero eguneratu beharko dituzte zahar etxeetan kutsatutakoen eta hildakoen kopuruak.
Mugimenduaren kontrola
Probintzien arteko mugimendua kontrolatzeko neurrien berri eman beharko dute, baita babes kolektiborako hartutako neurriak azaldu ere: maskarak nola banatu dituzten, adibidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.