Errusiako Munduko Kopa: B multzoa. Espainia

Ekaitza lehertu zaio, ezustean

Ekaitza lehertu zaio, ezustean.
Aitor Manterola Garate.
2018ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Galanta hartuta egin zuen etxerako buelta Espainiak aurreko Munduko Kopan: ez zuen gainditu multzoen fasea, 2010ean txapeldun izan eta gero. Antzeko beste zartako bat hartu zuen 2016ko Eurokopan, Italiaren aurka final-zortzirenetan galdu ondoren. Bidea zuzentzeko moduan egon zitekeela ematen zuen, baina azkeneko orduan, danbateko latza jaso du taldeak barrutik bertatik, Julen Lopetegi Real Madrilek fitxatu eta berehala lehertu den olatu handiarekin. Asteasuarra kargutik kendu du Espainiako Federazioak, eta Fernando Hierro jokalari ohia da orain entrenatzaile.

Faboritoen artean zegoen selekzio hau, eta kiniela ugaritan txapeldun ateratzeko hautagai nagusitzat hartuta zeukaten. Orain, ordea, zalantzak dira nagusi, azken egunetako ezuste handiak taldean zer eragin dezakeen ez baitago batere garbi.

Arazoak arazo, multzo honetan nagusitzeko faborito argia da Portugalekin batera, jokalarien maila ikusgarria delako. Baina beste askotan ere hala izan dira espainiarrak, eta historian zehar, irabazi baino galdu gehiago egin dute lehiaketa handietan. Kasu horietan, jokoak berak eraman zuen hondamendira, eta oraingoan, hala gertatzen bada behintzat, azken orduko ezuste hau izango da kalteen eragile handiena.

Logika baino ez da, baina bi aukera ditu taldeak: arreta behar den lekuan jarri, eta dakitena egin, txapelketa ona eginez, edo, bestela, zurrunbilo eroaren baitan murgilduta segi, eta alderrai ibili.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.