Bisera jantzita, ezezagun, M-15aren kanpaldira

2016ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
Espainiako Senatuko presidente zela, 2011ko maiatzean, Madrilgo Puerta del Sol plazan piztu zen mugimendua bertatik bertara ezagutzera joan zen Javier Rojo. Pertsona ezaguna izanik, bisera jantzi, eta itxura moldatuta joan zen, nor zen ezkutatzeko. «Alderdiak tokiz kanpo geratu ginen, eta hara joan nintzen. Jendeak zer esaten zuen entzuten egon nintzen, eta harrituta gelditu nintzen esaten ziren gauza zentzudun askorekin».

Alderdiko eta politikaren arloko jendearekin kalean gertatzen ari zenaz hitz egiterakoan hari «garrantzi txikia» ematen zitzaiola gogoratzen du Rojok. «Haserrealdi edo beroaldi bat» besterik ez zela uste zuten haren inguruan. «Haserre justifikatu bat azaleratzen ari zen, eta ez genuen jakin ikusten. Asko harritu ninduen».

Politika gizartetik urrundu zela ondorioztatu du Rojok. «Politikak berritze aldiak ditu, eta, aldatzen ez bazara, aldatu egiten zaituzte. Politika berria gizarte errealitateari pultsua hartzea da. Onartu ezin dena da gizarte desberdintasunak areagotzea eta hemen ezer ez pasatzea».

M-15eko giroak trantsizioa ekarri zion gogora, orduko «mundua aldatzeko gogoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.