Frankismoaren biktimak eta lankidetza

Madrazo, 2006an, frankismoaren biktimen oroigarriaren inaugurazioan. BERRIA.
2016ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
Frankismoaren biktimak aintzat hartuak izan zitezen egindako lana du bereziki gogoan Javier Madrazok, Jaurlaritzan emandako denboraren balantzea egiten duenean. Une gogoangarri bat aipatzeko eskatuta, Bilboko Casilda Iturrizar parkean dagoen frankismoaren biktimen oroigarriaren inaugurazioa ekarri du akordura, 2006ko otsailaren 19an. «Garai hartan, arlo hori ia jorratu gabe zegoen», esan du.

Nazioarteko lankidetzaren arloa ere nabarmendu du Madrazok. Behin, Palestinarako bidaia egin zuten, Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta gobernuz kanpoko zenbait euskal elkartek abian jarritako proiektuak ezagutzeko: «Yasser Arafat Palestinako presidentea bisitatu genuen, eta ikusi genuen zelako baldintza gogorretan aritzen ziren gobernuko kideak, gainerako palestinarrak bezala, bide batez esanda. Gobernuaren egoitzan Arafatekin nengoela, baso bat ur eskatu nuen. Arafaten sukalde pribatura eraman ninduten. Han hozkailua zegoen, baina ateak ez zuen gontzik, eta soka batez lotuta zegoen. Korapiloa askatu, atea kendu, eta ura atera zuten handik. Amaitutakoan, berriro lotu behar izan zuten soka», azaldu du Madrazok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.