ESANDAKOAK

2019ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
«Xabier Arzallus joan zaigu. Euskal Herriko figura historikoa, EAEko instituzioen aurreratzeen artisau nagusi bat izan zen. Dolumin zintzoenak hurbilekoei eta EAJri».

Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakaria

«Arzalluzek berak sukaldatutako babarrunak jatera gonbidatu ninduen, poliki-poliki, politikan bezala, behar duten denbora emanez egosiak, eta azarekin hobe, independentzia bezala! Ez zen inoiz zirikatzeko gogoaz jubilatu!».

Patxi Zabaleta Abokatua

«Bidali dizkiogu guredoluminak EAJri. Hori da egin duguna; besterik ez. Uste dut une honetan egin dezakegun onena dela ez esatea Arzalluzen figurak zer iradokitzen digun. Bidali ditugu doluminak».

Alfonso Alonso EAEko PPren presidentea

«Herriari eman zion bizitza, guri bihotza. Gugan, beti».

Miren Arzalluz Xabier Arzalluzen alaba

«Ez dugu Arzalluz bakarra ezagutu, alderdia bezala (eta bezain) pendularra. Akatsa da hori askorentzat, balioa beste askorentzat. Baina handia, oso handia, gure historia hurbilean sekulako eragina eta garrantzia izan duena. Doluminak gertukoei eta eskerrik asko, Xabier».

Iñaki Galdos Politikari ohia

«Hunkituta. Politikaria zen Arzalluz, hizki larriz. Karisma eta oratoria paregabekoa, ideiak garbi zituena, erabaki guneetan azkarra. Baina gizatasuna zuen ezaugarri nagusi. Beti kezkatzen zen premia handiena zutenekin. Pertsona gertukoa zen, guztiekin. Egun handira arte, Xabier».

Imanol Lasa Gipuzkoako Aldundiko eleduna

«Xabier Arzalluz hil da, arrazako politikaria, bere herriaren defendatzaile sutsua eta Kataluniaren lagun handia.Alderdi Demokrataren izenean, doluminik zintzoenak haren familiari eta EAJri».

David Bonvehi PDeCATeko presidentea

«Gizon harrigarria zen, Euskadiren alde borrokan beti. Zinez sentitzen dut haren galera».

Javier Clemente Futbol entrenatzailea

«Animalia politiko bat zen, trantsizioaren eta euskal gatazkaren garairik gogorrenak saihestu zituena».

Juanito Oiarzabal Mendizalea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.