Julen Lopetegik entrenatuko du Real Madril

2018ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Julen Lopetegik Zinedine Zidane ordezkatuko du Real Madrilen aulkian, eta, horretarako, Espainiako selekzioko hautatzaile kargua utziko du Errusiako Munduko Kopa amaitzean. 51 urteko teknikari asteasuarrak duela gutxi 2020ra arte berritu zuen Espainiako Futbol Federazioarekin, baina eten egin du hitzarmena, eta hiru urterako sinatu du Real Madrilekin. Lopetegik bost urtez jokatu zuen Real Madrilen, bigarren eta lehen taldean (1985-88 eta 1989-91). Partida bakarra jokatu zuen lehen taldean. Gero, urtebetez zuzendu zuen bigarren taldea (2008-09). 2016ko udan hartu zuen Espainiako selekzioaren ardura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.