VAR SISTEMA

2018ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
VAR sistema lehen aldiz erabiliko dute Munduko Futbol Kopan. Hauek dira haren inguruan jakin beharrekoak.

Zer esan nahi du VAR siglak?

Bideo epaile laguntzailea esan nahi du. Epaile horrek du sistema osoaren ardura.

Zein da helburua?

Partida batean epaileak egin ditzakeen huts larriak saihestea.

Zenbat lagun ariko diralanean VAR sisteman?

Zazpi lagun ariko dira lanean, eta VAR gelan egongo dira guztiak. Epaile nagusi bat egongo da: VAR. Hark izango du erantzukizun osoa. Eta horrek hiru epaile laguntzaile izango ditu: AVAR. Lau irudi teknikari ere arituko dira: VOR.

Non egongo da VAR gela Errusiako Munduko Kopan?

Moskun egongo da, Munduko Koparen barruan prestatutako komunikazio gune nagusian. Hamabi estadioekin konektatuta egongo da.

Zenbat kamera erabilikoditu sistemak?

33 kamera erabiliko dituzte. Horietatik zortzi super geldoak izango dira, eta beste lau, ultra geldoak.

Non egongo dira kokatuta?

Zelaian, harmailan eta eraikinean.

Zein egoeratan erabiliko da?

Golak ontzat eman edo baliogabetzeko; penaltiak ontzat eman edo baliogabetzeko; zuzenean ateratako txartel gorriak ondo edo gaizki aterata dauden zehazteko; eta epaileak jokalariren bat identifikatzean huts eginez gero.

Epaileak eska dezakeVAR sistemaren laguntza?

Ez. VAR epaileak edo haren epaile laguntzaileek (AVAR) bakarrik erabaki dezakete jokaldi bat berrikustea. Behin hori eginda, VAR epaileak ikusi duena azalduko dio zelaiko epaileari, baita zer erabaki hartu gomendatu ere. Epaileak bi aukera ditu: VAR epaileak esan diona ontzat eman, edo berak bere kasa jokaldia pantaila batean ikusi.

Nola adieraziko du epaileak VAR epailearekin ari dela?

Epaileak belarri batean jarriko du eskua, eta horrela jakingo da VAR epailearekin harremanetan dela.

Nola adieraziko du epaileak jokaldia pantaila batean ikusiko duela?

Epaileak pantaila bat marraztuko du hatzekin, eta segituan joango da jokaldia pantailan ikustera.

Non berrikusiko duepaileak jokaldia?

Zelaian preseski paratutako gune batean, bi selekzioen aulkien artean. Pantaila bat izango du bertan jokaldia ikusteko.

Noiz onar dezake epaileakVAR epaileak esaten diona?

FIFAk agindu egin die epaileei kasu hauetan bakarrik onartzea VAR epaileak dioena: jokoz kanpo batean, area barruko falta batean, baloia zelaitik atera denean edo jokalariz nahastu denean.

Zein kasutan gainbegira dezake epaileak berak jokaldia?

FIFAk agindu egin die epaileei kasu hauetan bakarrik berrikus dezaketela jokaldia pantailan: penaltia adierazi edo ez erabakitzeko, edo txartel gorria zuzenean atera edo ez erabakitzeko.

Denbora mugarik badauka epaileak VAR sistema erabiltzeko?

Bai. Jokaldi bat gelditu eta jokaldia berriro hasten bada, VARak ezingo du esku hartu. Beraz, VAReko epaileak zerbait berrikusi nahi badu, azkar ohartarazi beharko dio zelaiko epaileari, jokoa berriro martxan jar ez dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.