Azkoitiko festetan sexu eraso bat jasan duela salatu du neska adingabe batek

Ertzaintzak susmagarri baten izena eman dio epaileari. Adingabe batek sexu eraso bat salatzen duen bigarren aldia da, azken bi asteetan

Azkoitian atzo egin zuten elkarretaratzea, erasoa salatzeko. GORKA RUBIO / ARP.
2017ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
Azkoitiko (Gipuzkoa) festetan sexu eraso bat jasan duela salatu du adingabe batek. Segurtasun Sailak adierazi du Ertzaintza kasua ikertzen ari dela; epaileari susmagarri baten izena eman dio. Azkoitiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gaitzetsi dute erasoa, eta atzo arratsaldean elkarretaratzea egin zuten dozenaka herritarrek plazan.

Herri berean gizon bat atxilotu zuten larunbatean, bikotekidea jotzea leporatuta. Atxilotuak 24 urte ditu; bikotearekin liskarrean ikusita eraman zuen Ertzaintzak.

Bestalde, gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen indarkeria matxista egotzita. Ustez erasotzaileak, 24 urtekoak, bere bikotekide ohia jipoitu zuen, baita emakumearen oraingo bikotekidea ere. Erasoa Abetxuko auzoan gertatu zen, aurreko ostiralean, eta biktimak Gasteizko ospitalera eraman zituzten.

Egun berean, joan den ostiralean, beste gizon bat atxilotu zuten Bilbon, kalean bere bikotekidea jotzea leporatuta. Udaltzaingoak jakinarazi du biktimak tratu txarrengatik salaketa jarri duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.