Irudia. Gaztelugatxe

Etenik gabeko plastiko isuria itsasora

GREENPEACE.
2019ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Game of Thrones telesailean Dragonstone izan zen Bermeoko (Bizkaia) Gaztelugatxe. Atzo, berriro ere, dragoiak itzuli ziren: ahotik plastikoak jaurtitzen dituen lau metroko dragoi bat jarri zuen Greenpeacek, erabilera bakarreko plastikoen kontrako kanpaina egiteko. Salatu zuten, halaber, erabilera bakarreko plastikoak «izurritea direla mundo osoko ibai, hondartza eta ozeanoetan». Talde ekologistak hainbat enpresa handiren erantzukizuna nabarmendu zuen, «masa ekoizpena» eta «hiperkontsumoa» bultzatzen dituztelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.