Zigoitiko 'cruising' eremu batean eraso homofobo bat izan dela salatu dute

Hainbat lagun oldartu ziren eremuan zeudenen kontra. Gasteizko festetan gizonezko bat atxilotu dute, bi emakumeri erasotzea egotzita

2018ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
Lumagorri taldeak salatu du eraso homofobo bat izan zela igande goizaldean, Zigoitiako cruising eremu batean (Araba). Cruising-erako eremuak leku publikoak dira, non normalean gizon homosexualak elkartzen diren sexu harremanak izateko. Hainbat lagun oldartu ziren cruising eremuan zeudenen aurka. Salatu dute bertan zeuden lagunei oihuka, laidoka eta harriak botaz eraso zietela, eta kalteak eragin zizkietela aparkatuta zeuden autoei. Lumagorri taldeak eurekin harremanetan jartzeko eskatu die erasoa jasan edo ikusi zutenei.

Gasteizko jaietan, bestalde, 34 urteko gizonezko bat atxilotu dute, sexu erasoak egitea egotzita. 27 urteko bi emakumeri ukituak egitea leporatu diote; salaketa jarri dute biek. Larunbat gauean izan zen gertaera, Alde Zaharreko taberna batean. Erasoa ikusi zuten pertsonek momentuan erantzun zuten: gizonari portaera aurpegiratu eta Poliziari deitu zioten. EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak erasoaren aurkako erantzuna azpimarratu du, eta salaketak jarri izana txalotu du.

Beste eraso sexista bat

Ez da izan asteburuan Gasteizen jazotako eraso bakarra. 33 urteko gizon bat atxilotu zuten igande goizaldean, bikotekidea jotzea leporatuta. Emakumeak Poliziari jakinarazi zion gizonak jo egin zuela, eta ez ziola etxetik ateratzen utzi. Polizia bertaratutakoan, emakumea ihes egin nahian topatu zuten, eraso egin ziotelako Ā«zantzu nabarmenekinĀ».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.