Arantza atera nahi du

Baskoniak eta Real Madrilek 2005ean jokatu zuten azkenekoz elkarren aurka finalean, eta ia patrikan zuten tituluak ihes egin zien gasteiztarrei

Hansen eta Macijauskas, lur jota, 2005eko finaleko azken partidan Real Madrilen aurka galdu berritan. JON HERNAEZ / FOKU.
Julen Etxeberria.
2018ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Kirolbet Baskonia eta Real Madril elkarren aurka ariko dira ACB ligako finalean bihartik hasita. Bigarrenez izango dute titulua jokoan euren artean. 2005ean izan zen aurrenekoa, eta, halakoetan gertatu ohi den bezala, baten eta bestearen oroitzapena oso ezberdina da, nork irabazi zuenaren araberakoa. Oso txarra da Baskoniarena, eta oso ona Real Madrilena. Argi dago nor izan zen txapeldun, eta nor txapeldunorde.

Ziurrenik final horretan jaso zuen kolperik handiena Baskoniak. Izan ere, etxean, ia patrikan zuenean eta azken momentuan ihes egin zion tituluak. Hauxe litzateke laburpen sinplea: bosgarren eta azkeneko partidan zortzi punturen aldea zuen etxeko taldeak (69-61) 50 segundo falta zirela, eta Real Madril gai izan zen emaitzari buelta emateko (69-70). Baskoniako zaleek sekula ez dute ahaztuko Alberto Herrerosek sartutako azken hirukoa.

Hamahiru urte geroago, arantza ateratzeko aukera dute gasteiztarrek. Erronka oso zaila da: batetik, Real Madril aurkari oso indartsua da; bestetik, Espainiako taldea lehena izan zenez liga erregularrean, kantxa faktorea alde izango du; eta azkenik, Pablo Laso gasteiztarrak zuzendutakoek hiru atseden egun gehiago izan dituzte. Sasoi honetan jokatutako partidetan ere estatistikak alde ditu Real Madrilek: hirutan nagusitu da, eta behin Baskonia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.