«Osasun arloa unibertsala» arautu du Espainiako Gobernuak

Jon Rejado.
2018ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak «osasun arlo unibertsala» arautu zuen atzo: hots, Espainiako estatuan erroldatuta dagoen pertsona orok osasun arreta publikoa jaso ahalko du. Erroldatuta ez dauden pertsonek ere sarbidea izango dute, baina zerbitzuen «erabilera desegokia» saihesteko zenbait neurri jaso dituzte: esaterako, beste aseguru bat duten aztertuko da.

Neurri horrekin, bertan behera geratu da Mariano Rajoyren gobernuak 2012an egindako murrizketa. Orduan, osasun arreta publikoa aseguratuta egotearekin lotu zuen PPk, gizarte segurantzan, kasurako. Horrek hainbat pertsona utzi zituen osasun sistematik kanpo: egoera irregularrean zeuden migratzaile atzerritarrak —adingabeak eta haurdun zeuden emakumeak salbu—, gizarte segurantzan behar beste kotizatu ez zuten pertsonak...

Carmen Monton Espainiako Osasun ministroak hausnartu du erabaki horrek «segurtasun juridikoa» ematen diela «pertsonei, profesionalei eta administrazio publikoei». Halaber, gaineratu du neurriak ez duela eskatuko aparteko inbertsiorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.