PSOE: «PSNri zuzendu behar zaio Barcina, ez Ferrazi»

2014ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Ez ditu egokitzat jo Yolanda Barcinaren hitzak PSOEko politika autonomikorako idazkari Antonio Hernandok. «Bilduren bide orria» ez duela beteko esan zuen Nafarroako presidenteak atzo arratsaldeko agerraldian, eta ez duela dimitituko. Gainera, PSOEko idazkari nagusi Alfredo Perez Rubalcabarekin eta Elena Valencianorekin «konfiantza» baduela gaineratu zuen. Horri erantzunez, Hernandok Barcinari ohartarazi zion leku desegokira bidali duela mezua: «Ezin du bere mezua Ferraz kalera bidali, PSNri eta Roberto Jimenezi bidali behar dio mezua, haiekin hitz egin behar baitu». Gaur bilduko da PSNko zuzendaritza, baina ez dute horretarako ordurik zehaztu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.