Bihar bilduko dira Zapatero eta Urkullu, Moncloan

2011ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea bihar batzartuko da IƱigo Urkullu EAJren EBBko buruarekin, Moncloako Jauregian, Efe albiste agentziak zabaldu duenez. ETAren iragarpenaren osteko egoera politikoaaztertzeko batzartuko dira. Atzo bertan, Patxi Lopez lehendakariarekin bildu eta gero Urkulluk esan zuen Espainiako Gobernuak hainbat urrats egin beharko lituzkeela aro berri honetan, eta eskaera horiek egingo dizkio biharko bileran Zapaterori: besteak beste, Alderdien Legea indargabetzeko, Zigor Kodea berraztertzeko (Parot doktrina baliogabetuta) eta espetxe politika malgutzeko eskatuko dio. Bilera goizeko hamarretan hasiko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.