Egunak joan arau, boz kontsignak argituz doaz

2012ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Bigarren itzuliari begira, alderdi bakoitzak zein boz kontsigna emanen duen begira daude hautagaiak. Jadanik, NPAk eta Ezkerreko Fronteak «eskuina oztopatzera» deitu dute. EA eta Europe Ecologie Berdeek osatu Amalur koalizioak dio haien programarantz «urrats bat egiteko prest badira» Alderdi Sozialistaren alde bozkatzera deituko dutela. EH Baik bere jarrera jakinaraziko du gaur edo bihar. Seigarren hautesbarrutian, zentroko hautagaiak ez du ez bat ez bestearentzat bozkatzera deitu; bosgarrenean, haatik, Grenetentzat bozkatzera deitu du. EAJk galdeketa bat bidaliko die hautagaiei, eta erantzunak plazaratuko dituzte, boz kontsignarik eman gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.