Goikoetxearen jarreragatik eman zuen dimisioa Nievesek

2014ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Pasa den urtarrilaren 21ean aurkeztu zuen dimisioa Idoia Nieves Nafarroako Ogasun zuzendari ohiak, Lourdes Goikoetxea Ekonomia kontseilariari bidalitako gutun baten bidez. Hiru puntutan kritikatu zituen Goikoetxearen jarrera eta kudeaketa. Lehenengoan, BEZaren itzulera atzeratzeko erabakiaren aurka egin zuen, aurrekoentuetan diru sarrerak gutxitzea eta Espainiarekiko negoziaketetan denbora galtzea eragin zuelako. Bigarrenean, Nafarroako Ogasuneko langileengan «konfiantzarik» ez izatea leporatu zion, bereziki, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren, Osasunaren eta ostalaritzako kontu ikuskatze informatikoen inguruko auzietan. Eta hirugarrenean, zerga arloan helbururik ez izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.