Abortuaren legearen aurkako martxa nazionala apirilean

Gotzaindegian eginiko protesta. MANTEROLA / ARP.
2014ko martxoaren 9a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak abortuaren legea aldatzeko erreforma aurkeztu zuenetik, dozenaka protesta egin dituzte Euskal Herrian. Apirilaren 5ean beste pauso bat emateko asmoa du mugimendu feministak: manifestazio nazional bat egingo dute. Iruñean izango da, larunbatarekin. Hainbat talde ari dira mobilizazio hori prestatzen. Abortatzeko eskubidea aldarrikatuko dute, Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak bultzatu asmo duen aldaketaren aurrean. Oraindik ez dute jakinarazi manifestazioari buruzko xehetasun gehiago. Datozen asteetan emango dute deialdiaren berri zabalagoa.

Nafarroako hiriburuan egingo dute protesta. Nafarroan ari dira izaten abortatzeko arazo gehien andreak. Urteetan kanpora joan behar izan dute haurdunaldia etetera. Herrialdean bada klinika bat orain, eta horren aurkako kanpaina egiten ari dira; elkarretaratzeak egiten dituzte klinika atarian. Iruñeko artzapezpikua ere joan izan da protesta horietara, arrosarioa eskuan. Hain zuzen, herenegun artzapezpikutza aurrean protesta egin zuten Elizaren jarrera salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.