Sostengu zabala jaso du Hendaiako manifestazioak

Izagirre, Garitano eta Mintegi, atzo. B. EDME.
2013ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Izan elkarte edota alderdi politiko, sostengu zabala izan du Hendaiako manifestazioak. Alderdi abertzaleek bat egin dute deialdiarekin: ABk, ezker abertzaleak, EAk, Alternatibak, Aralarrek eta Ipar Euskal Herriko EAJk sostengatu dute manifestazioa. Batera plataformak ere gogor salatu du Baionako suprefetak Hendaiako Herriko Etxeari igorritako gutuna: «Gertakari horrek berriz ere agerian uzten du, lege babesik ezean, euskararen aldeko herri mugimenduaren nahiz hizkuntza politiko publikoaren iraunkortasun eskasa». LAB eta ELA sindikatuek ere bat egin dute mobilizazioarekin. Euskal Herritik harago, Okzitaniako kalandreta ikastolen mugimenduak ere adierazi du elkartasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.