Sarekada «atzerapausoa» dela uste du Jaurlaritzak

2014ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
EPPKren bitartekarien aurkako polizia operazioa «atzerapausoa» da bake eta elkarbizitzaren aldeko bidean, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan. Atxiloketak izan etabiharamunean egin du sarekadaren balorazioa Jaurlaritzak. Erkorekaren aburuz, Espainiako Barne Ministerioa «tematuta» dago sinetsarazten ezer ez dela aldatu. Ordea, egoera politikoa aldatu egin dela uste du Jaurlaritzako eledunak, eta «bakea eta bizikidetza indartzeko aukera historikoa» dela eta, «jarrera positiboa» izateko eskatu du.Jakinarazi duenez, Ertzaintzak komunikabideen bitartez izan zuen polizia operazioaren berri, eta haren zeregina «kalean segurtasuna bermatzea» baino ez zen izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.