Baionak Toulon hartuko du gaur, atzeratutako lehian

2020ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Baionak Toulonen aurka jokatuko du gaur Jean Daugerren (18:15). Partida joan den urriaren 30ean jokatu behar zen, baina atzeratu egin zuten, Lapurdiko taldeko bi jokalarik koronabirusean positibo emateagatik. Ordutik, neurketa bat jokatu du Baionak, joan den larunbatean, etxean, Montpellierren aurka, eta 29-20 irabazi zuen. Garaipen horri segida ematea du helburu gaur. Erronka zaila du, Toulon ondo ari baita: laugarren postuan da sailkapenean, zazpi jardunalditan 23 puntu lortuta. Baionarrek, berriz, hamasei eskuratu dituzte orain arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.