Koronabirusa

Nafarroako ospitaleetan «egun zailak» espero dituzte

Intzidentzia «moteltzen» ari dela esan du Remirezek, eta kasuak %20 gutxitu direla joan den astetik

Remirez lehendakariordea eta Indurain Osasun kontseilaria. JESUS DIGES / EFE.
2022ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak esan duenez, azken astean koronabirusaren intzidentzia eta transmisioa «moteltzen» ari da. Izan ere, kasuak %20 gutxitu dira joan den astetik, eta, Remirezek azaldu duenez, beheranzko joera dago oraindik ere. Hala ere, adierazi du erietxeetan «egun zailak» espero dituztela, positiboen igoera eta ospitaleetako egoera ikusita: «Kasuak ugaritzen ari direla ikusi dugu ospitaleetan, nahiz eta atzoko datuek geldialdi bat erakusten duten».

Gobernuaren datuen arabera, 276 pertsona daude ospitaleetan, eta horietatik 37 ZIUetan. Remirezek adierazi du ospitaleetako okupazioa gora badoa ere bertan behera utzi dituzten ebakuntzak «gutxienekoak» direla.

Hala ere, gehitu du orain gobernuaren lehentasuna «ospitaleetako arreta» dela: «Hala eta guztiz ere, onkologiako kontsultak eta lehentasunezko kasuak martxan daude». Gaineratu du gobernuaren asmoa dela ospitaleak «ahalik eta arinen» bueltatzea ohiko egoerara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.