«Zentraltasuna» uztea egotzi dio Ahal Dugu-k EAJri

Moiua eta Suso, martxoan. J. R. / FOKU.
2018ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako estatus politikoari buruzko eztabaidan, Jose Antonio Suso EAJren Arabako presidenteak hitzeman du jeltzaleek akordio «ahalik eta zabalena» lortzen saiatuko dutela. Atzoko elkarrizketa batean, Susok adierazi du EAJk «ahaleginak» egingo dituela estatutuak 1979koak baino babes handiagoa izan dezan.

Hain justu, «zentraltasuna» utzi eta «mutur batera» joatea leporatu dio EAJri Lander Martinezek, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Ahal Dugu-ren idazkari nagusiak. Uste du jeltzaleek «kalkulu akats bat» egin dutela, eta «ziaboga» emateko unea ailegatuko zaiola. Mikel Torres PSE-EEren Bizkaiko idazkari nagusia ere kritiko azaldu da EAJrekin; esan du «harrituta» dagoela jeltzaleek hartutako «muturreko» jokabidearekin, baina erantsi du EAJren eta PSE-EEren gobernu akordioa «blindatuta» dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.