Rajoyren hitzaldia eten dute, abortatzeko eskubide eske

Lau emakume, atzo, abortatzeko eskubide eske, oihuka. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
2014ko martxoaren 9a
00:00
Entzun
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Donostian zen atzo, EAEko PPren biltzarrean. Haren hitzaldiak itxi zuen bilkura. Hitza hartu eta berehala, ordea, geratu egin behar izan zuen, lau emakume oihuka hasi zitzaizkionean. PPko jarraitzaileen artean eserita zeuden laurak, eta Rajoy hizketan hasi zenean, altxatu, eta «abortu librea!» oihu egin zuten. «Gure gorputza, gure erabakia!» esanez ere egin zuten garrasi. PPko jarraitzaileek txalo eginez isilarazi nahi izan zituzten andreak, eta batzuk «gora bizitza!» oihuka ere hasi ziren. Segurtasun zaindariek atera egin zituzten, eta ertzainek, identifikatu. Rajoy presidenteak hitzaldiarekin jarraitu zuen ondoren, gertatutakoari aipamenik egin gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.