Ikasleen greba, hezkuntza sistema propioaren alde

2019ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
BILBO. Euskal Herriko ikasleek greba egin zuten atzo, hezkuntza eredu propioa, publikoa, euskalduna, feminista eta denentzakoa aldarrikatzeko. Gora ikasleon borroka mugimenduak deituta, Bilboko, Baionako, Donostiako, Iruñeko eta Gasteizko kaleak hartu zituzten.

Salatu dutenez, Frantziako eta Espainiako hezkuntza sistema «elitista, matxista, merkantilista, antidemokratiko, atzerakoi eta segregatzaileek» menpean dauzkate euskal ikasleak, eta ez diete erantzuten euskal ikasleen «beharrei». Horrez gain, Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek aldarrikatu zuten baxoa euskaraz egiteko eskubidea daukatela.

Greba egin zuten ikasleei elkartasuna adierazi zieten, besteak beste, LAB sindikatuak, Bilgune Feministak, eta Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.