'Tapie'

2023ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Sortzaileak: Olivier Demangel, Tristan Seguela. Aktoreak: Laurent Lafitte, Josephine Japy, Fabrice Luchini, Camille Chamoux, Sarah Suco. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2023. Non ikusi: Netflix. Atal bakoitzaren iraupena: 55 minutu. Generoa: drama.

Bernard Tapie, Frantziako figura polemikoenetako bat, 2021ean hil zen. Olympique Marseillako presidente zela, klubak Txapeldunen Liga irabazi eta gutxira, bigarren mailara jaistera zigortu zuten, finalaren atariko partidetan ustelkeria kasuak frogatuta. Tapie Asanblea Nazionaleko diputatu eta ezkerreko hainbat alderditako zerrendaburu ere izan zen. Haren bizitza fikziora egokitu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.