%45

2017ko urriaren 24a
00:00
Entzun
SIEMENS GAMESAK BURTSAN GALDUTAKOA

Bat egitea gauzatu eta aste gutxira, goia jo zuen Siemens Gamesaren akzioak, 20,7 euroan. Ordudanik, balioaren %45 galdu du. Amiltzea abuztuan hasi zen, uste baino emaitza kaskarragoak argitaratu zituelako. Irailaren 26an jo zuen behea, 10,65 euroan salerosi zenean, baina gero gorantz egin zuen. Igoera hori eten egin da konpainiak onartu zuenetik hirugarren hiruhilekoko emaitzak ez direla onak izango. Iberdrola akziodunaren kritikek eta plan estrategikoa azarotik otsailera atzeratu izanak urduri jarri dituzte inbertsiogileak, eta 11 eurora jaitsi dute akzioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.