Bizkaiko andre bat eta haren alaba hil dira sute batean

2019ko urriaren 5a
00:00
Entzun
BILBO. Ezbehar bat jazo zen atzo goizaldean Laredon (Kantabria, Espainia): sute bat piztu zen etxe batean, eta andre bat eta haren alaba —7 urteko haur bat— hil ziren. Sortzez Bizkaikoa zen emakumezkoa, Deriokoa, baina denbora luzea zeraman Kantabriako udalerri horretan bizitzen. Andreak 49 urte zituen. Etxe txiki batean bizi ziren ama-alabak; larrialdi zerbitzuen arabera, sutea ez zen handia, baina kea erraz pilatu zen, eta, hain justu, kea arnastearen ondorioz hil ziren biak. Umea oraindik bizirik zegoen larrialdi zerbitzuak iritsi zirenean, eta, erietxera eramanda, bere onera ekartzen saiatu ziren,baina ez zuten lortu. Hiru dolu egun ezarri ditu Laredoko Udalak, samina erakusteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.