Landarbaso abesbatzak Baliko sari nagusia lortu du

2019ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
MUSIKA. Landarbaso abesbatza Baliko I. International Choral Festivalen izan da iragan astean, hilaren 23tik 27ra bitartean, eta sari nagusia eskuratu du. Hiru izan dira denera lortu dituen sariak: Grand Prix saria eta urrezko bi sari. Hala, 2021ean egingo den nazioarteko abesbatzen Grand Prix lehiaketan parte hartzeko aukera ere eskuratu du koruak. Bi modalitatetan hartu du parte sariketan: erlijio musikan eta koru mistoetan. Munduko ehun abesbatza elkartu ditu Indonesiako topaketak, eta horien artean Europatik joandako abesbatza bakarra izan da Landarbaso. Gutxienez, nazioarteko beste hamalau sari ere irabaziak ditu aurrez Errenteriako koru horrek (Gipuzkoa). IƱaki Tolaretxipiren zuzendaritzapean, 38 kiderekin izan dira abesbatza Indonesian. Lehiaketaren barnean egin diren hainbat lantegitan ere hartu du parte, euskal musika eta folklorea ezagutarazten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.