Nafarroan 10.000 onuradun izango ditu bizitzeko errentak

Nafarroako Gobernuak oraindik ez du kalkulurik egin zenbat aurreztuko duen, «aurrezpenik baldin bada»

2020ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Nafarroan errenta bermatua jasotzen duten 13.000 onuradunetatik 10.000 pertsona inguruk izango du Espainian onartu berri den bizitzeko gutxieneko diru sarrera jasotzeko eskubidea. Kopuru hori eman du Mari Carmen Maeztu Nafarroako Gizarte Eskubideen kontseilariak, foru parlamentuan, alderdiek egindako galderei erantzunez. Maeztuk azaldu duenez, gobernuak ez daki oraindik Gizarte Segurantzatik etorriko den dirua dela-eta zenbat aurreztuko duen. Bizitzeko gutxieneko diru sarreraren jasotzaileen sarrerak osatu egingo ditu Nafarroako Gobernuak, errenta bermatuaren kopuruetaraino, baina, Maezturen ustez, kudeaketaren transferentzia itxi arte ez da jakingo aurrezkirik badagoen gobernuarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.