Praktiketako irakasleak euskaraz ere trebatzeko eskatu dute

Sinadura bilketa bat erregistratu dute Hezkuntza Departamentuan, euskarazko prestakuntza eskatuz

2021eko azaroaren 16a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ikasturte hasieran gaztelera hutsean eskaini zien formakuntza praktiketako funtzionarioei, ELAk, LABek eta Steilasek salatu dutenez, baita D ereduko postuak lortu zituztenei ere.

Hiru sindikatuek deituta, agerraldia egin zuten Iruñean, atzo. «Praktiketako funtzionario kaltetuek» sinadurak bildu dituzte hainbat ikastetxetan, «prestakuntza euskaraz izan dadila eskatuz», eta horiek erregistratu zituzten. Halaber, bilera bat eskatu diote Hezkuntza Departamentuko Prestakuntzaren eta Kalitatearen atalburuari.

Sindikatuek azaldu dute egoera salatu zutenean baino ez zietela aukera eman «prestakuntzaren zati bat» euskaraz egiteko. Hala ere, arazoa zabalagoa dela ohartarazi dute: «Hezkuntza Departamentuak irakasleentzat oro har eskaintzen duen prestakuntzaren %16,5 soilik da euskaraz, eta %80 gaztelaniaz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.