Trini Lopez aktore eta musikaria hil da, koronabirusak jota

Trini Lopez, 60ko hamarkadan. BERRIA.
2020ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun
MUSIKA. Trini Lopez mexikar jatorriko musikari eta aktore estatubatuarra koronabirusaren ondorioz hil zen atzo, 83 urterekin. 1960ko hamarkadan oso ezaguna egin zen, bere musikari lanagatik, batez ere. Rockabillya eta erritmo latinoamerikarrak uztartu zituen bere kantetan, eta sona handia lortu zuen If I Had A Hammer, I'm Comin' Home, Cindy eta Lemon Tree abestiekin, besteak beste. Aktore lanetan ere ibili zen The Dirty Dozen eta beste hainbat filmatan, baina arlo horretan ez zuen hainbesteko arrakastarik izan. 1960ko hamarkadaz geroztik, ez zuen sona handirik izan, baina haren urte loriatsuenen oihartzuna gaur egunera arte heldu da: hil baino denbora gutxi lehenago, Lopezen bizitzaren eta obraren inguruko dokumental bat grabatu zuten.P. David Ebersolek eta Todd Hughesek zuzendu dute Sinatra bera txunditzeko gai izan zen Trini Lopezi buruzko filma.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.