Derbia hilaren 9an jokatuko dute, Anoetan

2019ko derbia. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
2021eko abenduaren 31
00:00
Entzun
FUTBOLA. Anoetan jokatuko da Realaren eta Athleticen arteko derbia. Hala jakinarazi du klub txuri-urdinak. Datorren urtarrilaren 9an izango da, 12:00etan. ETBk, Realaren Youtube kanalak etaTV3 kateek zuzenean eskainiko dute. Bazkideek doan izango dute sarrera, baina horren inguruko xehetasunak datorren astean emango ditu Realak. Izan ere, COVID-19ari aurre egiteko ezarrita dauden neurriak kontuan hartuta, edukiera mugak izango dira. Oraintxe, Espainiako Gobernuak %75eko muga ezarria du, baina berez Eusko Jaurlaritzak eskumena du hori apaltzeko edo handitzeko. Eta ikusteko dago, pandemiaren bilakaera kontuan hartuta, horren inguruan neurririk hartzen duen hurrengo egunetan.

2018an eta 2019an ere Anoetan jokatu zen Realaren eta Athleticen arteko derbia. Lehenbizikoan 2-2 berdindu zuten, eta bigarrenean 0-2 irabazi zuten zuri-gorriek. Lehen itzulia amaituta, Reala bigarren postuan dago sailkapenean, eta Athletic, bosgarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.