Eskubide Sozialen Gutunak mobilizazio sorta antolatu du, gastu sozialaren alde

2020ko urriaren 28a
00:00
Entzun
BILBO. Pandemiak sortutako arazoei aurre egiteko gastu sozial handiagoa beharrezkoa dela aldarrikatu dute Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna osatzen duten taldeek. Zerbitzu publikoak garatze aldera, zerga erreforma sakon bat eskatuko diete erakunde publikoei, eta bilerak galdegin dizkiete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari, aurrekontuen inguruko proposamen zehatzak egiteko. «Mobilizazio dinamika» bat ere abiatuko dute. Azaroaren 28rako manifestaziora deitu dute Iruñean, eta abenduaren 13rako beste hiriburuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.