Sexu eraso bat salatu dute Laudioko osasun zentro batean

Andre batek azaldu du fisioterapeuta batek barruko arropa kendu eta baginan ukituak egin dizkiola

2019ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
LAUDIO. Laudioko (Araba) osasun zentro pribatu batean gertatutako sexu eraso bat salatu du Aiaraldeko Mugimendu Feministak, Aiaraldea.eus komunikabideak zabaldu duenez. Andre batek fisioterapeutarengana jo zuen, bizkarreko arazoak medio. Azaldu duenez, gizonak barruko arropa kenarazi zion lehenik, eta luzaketak egin zizkion gero; halako batean, eskua baginatik pasatu zion, mina senti zezakeen gunea azaltzeko, «baimenik eskatu gabe eta azalpenik eman gabe».

Salaketaren berri eman duen komunikabideak fisioterapeuta batekin kontsultatu du halako jardunak ohikoak diren, eta hark erantzun du «zeharo jokoz kanpo» daudela: bagina zoru pelbikoa lantzeko edo erditze saioetan ukitzen dela, eta betiere pazienteen baimenarekin, ahozkoa edo idatzizkoa.

Andreak epaitegi batean salatu du gertatutakoa. Mugimendu feministak, berriz, azpimarratu du urtarrilaz geroztik antzeko hiru kasu salatu dituztela eskualdean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.