Donostiako hilketarekin lotuta atzemandako gizona, aske

Herenegun atxilotu zuten, baina epaileak erabaki du libre uztea, ikerketaren berri jaso eta gero

2019ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Aske utzi dute Donostiako hilketaren harira atxilotutako gizona. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, ikerketa egin ondoren, atxilotua epailearen aurrera eraman zuten atzo, eta hark aske uztea ebatzi zuen.

61 urte zituen hildakoak, eta Errenterian (Gipuzkoa) bizi zen. Donostian eraso zioten igandean, Gros auzoan; lekukoen arabera, jarraika izan zuen gizonezko bat, eta zebra bide batean lurrera bota zuen. Astelehenean zendu zen, buruan zituen zauri larrien ondorioz; ikertzaileek argitu behar dute ea erasotzaileak zerbaitekin jo zuen edo lurraren aurka hartutako kolpeak eragin zizkion. Biktimaren senideek adierazi zuten erasoa grabatua zegoela.

Asteazkenean gizon bat atzeman zuten erasoarekin lotuta, baina udaltzaingoak jakinarazi zuen ezin zuela ziurtatu erasoaren egilea zenik, eta ez zegoela akusaziorik haren aurka. Aske utzi zuen epaileak atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.