Erraustegiaren kutsaduraz datuak bilduko dituzte

2019ko irailaren 6a
00:00
Entzun
ZUBIETA.Zubieta Lantzen elkarteak iragarri du kontrol zientifikoak egingo dituztela aztertzeko errauste plantak zer kutsadura eragiten duen inguruan. Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarria du aurki irekiko dutela Zubietako erraustegia. Egitasmo «inposatua» dela salatu du talde horrek, eta kezka azaldu du osasunean izan lezakeen eraginagatik. Horregatik, jakinarazi du bi eragile kontratatu dituela jarraipena egiteko: laginak hartuko dituzte egunotan, erraustegia martxan jarri aurretik egoera nolakoa den jakiteko, eta abian denean hartutako laginekin alderatuko dituzte. Datuak publiko egingo dituzte.

Aldundiak ere esana du Biodonostiak jarraipena egingo duela. Zubieta Lantzen-ek bateragarri ikusten ditu denak. «Gure ikerketa independenteak haien emaitzekin konparagarriak edo osagarriak izango dira». Oilategiak, lur eremu batzuk eta landareak aztertuko dituzte. Toxico Watch fundazioa izango da aztertzaile bat, eta bestea «Eusko Jaurlaritzak akreditatutako enpresa bat».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.