EHUk ez du Confebask katedrarik sortuko

2018ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
DONOSTIA. ELAk, atzo, Confebasken katedra sortzeko asmoa egotzi zion EHUri, eta horrelakorik ez sortzeko eskatu zion ohar baten bidez. Unibertsitateak berehala erantzun zion, beste ohar baten bitartez, ukatuz patronalari lotutako katedra bat sortzeko asmotan dabilenik.

«EHUn ez dago inolako proiekturik bere egituran horrelako katedrarik txertatzeko», adierazi zuen unibertsitateak. ELAk aipatutako Confebasken katedra, hortaz, «enpresa erakunde batek izen horrekin eratutako entitate bat da, baina ez dago EHUren barruan, ezta EHUra atxikita ere».

Sindikatuaren arabera, ostera, «oso larria» litzateke unibertsitate publikoak katedraren helburua babestea, «eredu horren asmoa baita langileen eta enpresetako zuzendaritzaren artean banakako harremana inposatzea, sindikatuon ekintza kolektiboa baztertuz». ELAren esanetan, ez da onargarria euskal hezkuntza sistema publikoan enpresaburuen balioak eta interesak hedatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.