Adingabeentzako erietxe psikiatriko bat ireki dute

2021eko urriaren 9a
00:00
Entzun
BILBO. Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna izango da bihar, eta, horren harira, Osakidetzak atzo inauguratu zuen Bilbon haur eta nerabeentzako eritxe psikiatriko berri bat. Saralegi plazan dago, eta hilaren 13an jarriko dute martxan. 250.000 euroko inbertsioa egin dutela jakinarazi dute Eusko Jaurlaritzako iturriek. Hiru kontsulta izango ditu, eta orotariko jarduerak egiteko balio duten hainbat areto. Aurkezpen agerraldian, Iñigo Urkullu lehendakariak esan zuen izurrian ikusi dela buruko osasunak «arta handiagoa» behar duela, eta horri erantzuteko era emango duela zentro berriak. «Kronikotasunari eta horren ondorioei» aurre egiteko bideak jarri behar direla esan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.