EAEko herritarren %65, gizarte plural baten alde

2021eko martxoaren 20a
00:00
Entzun
BILBO. Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko herritarren %65ek gizarte plural batean bizi nahi dute, hainbat jatorri, erlijio eta kulturetako pertsonekin. Hori da Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak EAEn diskriminazioaren inguruan dauden «usteak eta jarrerak» aztertzeko egindako inkestaren ondorio nagusietako bat. Batez ere bi multzok defendatzen dute gizartearen dibertsitatea: 18 eta 29 urte arteko gazteek (%77,85), eta goi mailako ikasketak dituztenek (%75).

Ikerketa lanean jaso dutenez, diskriminazioa oso nabaria da etxebizitza bat alokatu nahi denean (%82,2), eta hori nozitzen dute, batez ere, baliabide gutxi dituztenek, langabeek, baita atzerriko jatorria dutenek ere. EAEko herritarren %60k uste dute, gainera, justiziaren aurrean pertsona guztiak ez direla berdinak. 1.200 inkesta egin zituzten, iaz, otsaila eta uztaila artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.