«Ezkerreko indarren baturaren burua» izateko prest Iriarte

2020ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
DONOSTIA.Maddalen Iriarte «ezkerreko indarren baturaren burua» izateko prest dago Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondoren, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos horretarako «prest» baldin badaude. Hori adierazi zuen EH Bilduren lehendakarigaiak, atzo, Herri Irratian. Gaineratu zuen, dena den, PSE-EEk, azken urteetan, ez duela erakutsi horretarako prest dagoenik. EAJri ere mintzatu zitzaion Iriarte. «Eskua luzatuko diogu, baldin eta jarraitzen badu ados egoten Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela».

Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramaileak atzo adierazi zuenez, «bitxia» da Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemosen lehendakarigaiak ezkerreko bloke bat osatu nahi izatea EH Bildurekin eta PSE-EErekin. «Presidenteorde bat eta ministro batzuk ditu guk baietz bozkatu genuelako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.