Komertzioak 130.800 enplegu ematen ditu

2018ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Komertzioaren eta konponketaren sektorean 130.807 langile aritzen ziren 2016. urtean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eustatekjakinarazi duenez, aurreko urteko kopurua baino ia %2 handiagoa da hori. Euskal estatistika institutuak dio 32.767 milioi euroko fakturazioa egin zuela sektoreak. Hiru urtean segidan salmenten kopurua igo da, eta enplegatuen kopurua handitu. 2016. urteko datua, izan ere, azken sei urteetako onena da. Autoen salmenta eta konponketa da gehien hazi zen azpisektorea, %8,6 negozio kopuruari dagokionez, eta %2,4 enpleguan. Handizkako merkataritza ere handitu egin zen, baina gutxiago: %1,1 negozioan, eta%1,3 enpleguan. Txikizkakoan %1,5eko hazkundea izan zuten bi aldagai horiek. Azken sei urteetan, ordea, 4.000 denda gutxiago daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.